Harremanetan jarri

×




Menua

Kanalak

Ongi etorri

Smartphone aplikazioak eta
web soluzioak, ingeniaritza

Ideiak garatuz, zuretzako soluzioak sortzen ditugu. Kodea idatziz, zure enpresa lagutzen dugu. Produktuen aztertuz, zure IT estrategia definitzen dugu. Zure negozioari adimena ezartzen diogu. 10 urte, 300 proiektutik gora. Eskerrik asko.

Gure muina,
IT soluzioen garapena

Behin zure proiektua eta parte hartzen duten prozesuak ulertuta, zure negozioa hobetuko duen estrategia tekonologikoa definituko dugu. Gehienetan soluzioa web edo mugikorrentzako aplikazioen eskutik iritsiko da. Bestetan ingeniari lan taldeak teknologia aproposena proposatuko dizugu merkatuan lehiatzeko abantaila garbiena lor dezazun.

Android eta iPhone/iPad

Mugikor eta tabletetako sistema eragileen bilakaera integrala izan da, ekosistema berri eta ebolutibo bat sortuz. Honek gure garapen gaitasunak hobetzera eta sakontzera bultzatu gaitu, gailu berriak soluziora integratuz. Modu horretan, mobilerako aplikazioak garatu ahal izateko.

Web

Gure teknologiak prozesuen, makinen eta sistemen monitorizazioa baliotzen du. Gainera, interfaze pertsonalizatuak garatzen ditugu, informazio sistemak edozein gailu eta prozesuetara egokituz.

Segurtasuna eta Irisgarritasuna

Ataza garrantzitsuak dira informazio sistema batean. Ezarpena egin aurretik, froga eta azterketa sakonak egiten zaizkio soluzioari.

Diseinua

Irudi korporatiboa errespetatuz, produktuei beraien identitatea ematen diegu: bai marka baita koloreen inguruan ere (baita koloreei dagokienez ere). Diseinua gailu ezberdinetara moldatzen da; mugikorra, tableta, ordenagailua,... edo jantzigarriak / wearables.

Erabilgarritasuna

Erabiltzaileran logikaz baliatuz egiten dugu. Hartara, gogobeteko esperientzia izateaz gain, erraz moldatzen da soluziora.

Prototipoa

Soluziora era efiziente batean hurbiltzeko, zirriborro ezberdinak sortzen ditugu emuladoreak besteak beste erabiliz, soluzioaren gaitasuna eta sentsazioa aurreikusteko.

Integrazioa

Jada bezeroak izan ditzakeen beste sistema batzuei geureak egokitzeko gai gara. Konektoreak garatzen ditugu eta lan modu/metodo berriak proposatzen dira prozesuen efizientziaren alde.

Cloud edo Hodei Soluzioak

Sortzen ditugun soluzio gehienak interneten oinarrituak daude; datu base konplexuak, online teknologiaren partekatzea eta gailuen integrazioa hodeiaren bitartez... eskakizun konkretuei erantzuna emanez soluzioak bezerora moldatzen ditugu.

Soluzio konkretua

Ideia bati soluzio konkretua ematen diogu. Sektore ezberdinetan lan egiteagatik, merkatuaren ikuspuntu oso zabala daukagu. Proiektu ezberdinetan jasotako ezagutzari esker beste sektoreetako proiektutan aplikatu eta ohiko teknologia arruntarekin soluzio pertsonalizatuak osatzen ditugu.

Gure lana maite dugu

AKTING 2007an sortutako ingeniaritza da. Gure sorkuntzatik teknologia eta honen inguruko garapena izan da ardatz nagusia; hartara bezeroen prozesuak eta zerbitzuak optimizatzen ditugu beraien errentagarritasuna hobetzen laguntzeko. Gure kokapen estrategikoak, Donostia (Guipuzkoa), Kantauri itsasoan ematen diren kultura eta teknologia garapen ezberdinen zaindari eta ikuskari bihurtzen gaitu.

Guri buruz ›

Ideiak gure bezeroenak dira,
soluzio bakoitza erronka bat da

Bezero bakoitza paregabea da, eta gure metodología aparteko horretara moldatzen dugu.