Lege Oharra

LEHENA: ZERBITZUAREN HELBURUA

www.akting.eu atariaren (aurrerantzean AKTING) arduradunek bete egiten dituzte uztailaren 11ko Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren 34/2002 Legeak, abenduaren 13ko Datu Pertsonalei buruzko 15/1999 Legeak eta gainerako europar zuzentarauek ezarritako baldintzak, eta, horretarako, erabilera-baldintza hauek sortu dituzte.

Akting Ingeniaritza, S.L.
IFK: B20942280
Donostiako Parke Teknologikoa, Mikeletegi 83 – 1, 20009
Donostia

Ataria erabiltzean, erabiltzaile bihurtzen zara, eta erabilera-baldintza hauetan jasotako xedapen guztiak erabat eta erreserbarik gabe onartzen dituzu. Beraz, ez bazaude ados hemen ezarritako baldintzekin, ez ezazu www.akting.eu erabili/atzitu.

BIGARRENA: BALDINTZAK

Ataria erabiltzean, baldintza hauek bete beharko dira, eta aldizka egunera daitezke. Era berean, atariaren arduradunek eskubidea izango dute webgunea, eskainitako zerbitzuak eta atarian lor daitekeen informazioa aldatzeko. Ataria erabiltzean, erabiltzaileak baldintzak ulertu eta espresuki onartzen dituela irizten zaio.

AKTINGen arduradunek eskubidea izango dute zerbitzua eta/edo atariko edukiak hainbat irizpideren arabera aldebakarrean hobetzeko, aldatzeko edo kentzeko.

HIRUGARRENA: ATARIAREN SARRERA ETA ERABILERA BALDINTZAK

Betebeharrak eta Erantzukizunak: Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du ataria modu onean erabiltzeko eta erabilera ilegalik edo fede onaren eta lege-ordenamenduaren kontrako jarduerarik ez egiteko (adierazpen gisa eta sakondu gabe), AKTINGen, haren hornitzaileen edo hirugarrenen sistema fisikoetan eta logikoetan kalterik ez eragiteko, sarean edo aipatutako kalteak eragin ditzaketen sistema fisikoetan edo logikoetan birus informatikorik ez sartzeko edo hedatzeko, eta pertsonen edo familien ohorea edo intimitatea edo hirugarrenen irudia kaltetu edo hautsi dezakeen ezer edo ilegala edo bidegabea den ezer ez egiteko. Halaber, AKTINGek ez du erantzukizunik izango edozein erreklamazio judizialen edo estrajudizialen aurrean.

AKTINGek ez du erantzukizunik hartuko erabiltzaileak jasaten dituen kalteengatik, zerbitzua ezin bada eman ustekabeko, halabeharrezko edo atariaren arduradunen kontrolez kanpoko arrazoiak direla eta.

AKTING ez da inolaz ere erantzule izango atariak behar bezala ez funtzionatzeagatik, mantentze-lanen eta antzekoen, zerbitzarien edo nazioarteko operadoreen intzidentzien edo erabiltzailearen ekipoa gaizki konfiguratu izanaren ondorio direnean edo ataria erabiltzeko beharrezkoak diren sistema informatikoei eusteko nahikoak ez direnean.

AKTINGek bermatuko du aurreko baldintzak beteko direla, baita ataria oker erabiltzen dela ekidin ere. Horretarako, erabiltzailearen kontua blokeatu edo deuseztatu dezake, eta zuzenbidez dagozkion ekintza zibilak eta legezko guztiak erabili.

Jakinarazpenak eta notifikazioak: Jakinarazpenak eta notifikazioak ondorio guztietarako eraginkor direla iritziko zaio erabiltzaileak emandako helbide elektronikoan egiten direnean. Erabiltzaileak AKTINGi jakinarazi behar dio horrek egoki deritzon gertaerez jakinarazteko duen helbide elektronikoko datu pertsonalen edo helbide elektronikoko edozein aldaketa. Erabiltzaileak espresuki aitortzen du datu horiek berak eman dituela eta erabat benetakoak direla.

LAUGARRENA: COOKIEAK ETA ESTEKAK

Atariak cookieak erabiltzen ditu. Cookie deitzen zaie erabiltzailearen terminalean dauden informazio-fitxategi fisikoei, eta erabiltzaileari atarian nabigatzen laguntzeko dira. Erabiltzaileak nabigatzailea konfiguratu dezake, fitxategi horiek instalatu ez daitezen.

Atariaren erabiltzaileek ez dute bertan egon daitezkeen esteken gaineko erantzukizunik hartzen, ez baitute horien gaineko kontrolik. Hortaz, erabiltzaileek beren erantzukizunpean sartzen dira edukietan eta horiek arautzen dituzten baldintzetan.

Era berean, esteka bat jartzeak ez du inolaz ere esan nahi AKTINGek eta estekatzen den webgunearen jabeak loturarik dutenik, ezta bertako edukiak onartzen eta onesten direnik ere.

BOSTGARRENA PRIBATUTASUN POLITIKA

Datu Pertsonalei buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa betez, jakinarazten dizugu atariaren bidez ematen dituzun datuak isilpean tratatuko direla, eta Akting Ingeniaritza SLren titulartasuneko fitxategi batean sartuko direla, Datuen Babeserako Espainiar Agentzian behar bezala inskribatutakoan (www.agpd.es). Erabiltzaileen datu pertsonalak atariaren bidez ematen den zerbitzua kudeatu, administratu eta emateko erabiliko dira soilik, baita erabiltzaileak eskatutako informazioa bidaltzeko ere.

Era berean, Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak ezarritakoaren arabera, jakinarazten dizugu zure datuak atzitu, zuzendu, ezeztatu eta aurkaratu ditzakezula helbide honetan: Donostiako Parke Teknologikoa, Mikeletegi 83 – 1, 20009 Donostia

Erabiltzaileak bermatzen du emandako datu pertsonalak benetakoak direla, eta bere gain hartzen du horietan egon daitezkeen aldaketak jakinarazteko ardura. Erabiltzailea izango da inprimakiak datu faltsuekin, zehaztugabeekin, osagabeekin edo eguneratu gabeekin betetzeagatik AKTINGek edo hirugarrenek eduki ditzaketen kalte zuzenen eta zeharkakoen erantzule.

AKTINGek behar beste neurri hartu ditu datu pertsonalak baimenik gabe aldatu, galdu, tratatu edo atzitzea saihesteko, teknologiaren uneoroko egoera ezagututa. Hala ere, erabiltzaileak kontuan izan behar du Interneteko segurtasun-neurriak ez direla gaindiezinak.

Atariko inprimakia betetzean, erabiltzaileak espresuki onartzen du AKTINGek haren datu pertsonalak aipatutako fitxategian gorde ditzan. Inprimakiak betetzen duenaz bestelako pertsona fisiko baten datu pertsonalak eman behar badira, aurrena hemen jasotako edukiak jakinarazi beharko zaizkio.

AKTINGek atariko erabiltzaileen IP helbideak gorde eta erabili ditzake, trafikoa aztertzeko, ataria kudeatzeko eta erabilpenaren jarraipena egiteko. AKTINGek ez ditu inolaz ere IP helbideak informazio pertsonal identifikagarriarekin lotuko. Horrez gain, AKTINGek web-analisirako zerbitzuak erabil ditzake (esaterako: Google Analytics edo antzeko tresnak), webguneari erabiltzaileek egiten duten erabilera aztertzen laguntzeko.

SEIGARRENA: JABEGO INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA

www.akting.eu webgunearen eta bertako edukien (testuak, irudiak, audioa, bideoa, diseinuak, kreatibitatea, softwarea) jabego industrialeko eta intelektualeko eskubideak Akting Ingeniaritza SLrenak edo kasuan kasuko hirugarrenenak dira.

Erabiltzaileak elementu guztiak bistaratu, inprimatu, kopiatu eta bere ordenagailuko disko gogorrean edo beste edozein euskarri fisikotan biltegiratu ditzake, modu pertsonalean eta pribatuan erabiltzeko badira soilik eta esklusiboki. Hortaz, erabat debekatuta dago merkataritzarako erabiltzea, banatzea, aldatzea edo deskonpilatzea.

ZAZPIGARRENA: IRAUPENA ETA IRAUNGITZEA

Zerbitzuak, printzipioz, ez du iraupen mugatua. Hala ere, AKTINGek baimena du zerbitzua edozein unetan amaitutzat emateko edo eteteko.

Baldintza hauetan edozein desadostasun egonez gero, aldeek araudiaren arabera dagozkien Epaitegiei eta Auzitegiei men egingo diete.