Politika eta baldintzak
×1. ZERBITZUAREN HELBURUA
www.akting.eu atariaren (aurrerantzean AKTING) arduradunek bete egiten dituzte uztailaren 11ko Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren 34/2002 Legeak, Datu Pertsonalei buruzko (EB) 2016/679 Legeak eta gainerako europar zuzentarauek ezarritako baldintzak eta horretarako, erabilera-baldintza hauek sortu dituzte.
Akting Ingeniaritza, S.L.
IFK: B20942280
Gipuzkoako Parke Teknologikoa, Mikeletegi Pasealekua 83 - 1, 20009
Donostia - San Sebastián (Gipuzkoa)
Ataria erabiltzean, erabiltzaile bihurtzen zara eta erabilera-baldintza hauetan jasotako xedapen guztiak erabat eta erreserbarik gabe onartzen dituzu. Beraz, ez bazaude ados hemen ezarritako baldintzekin, ez ezazu www.akting.eu erabili.
2. BALDINTZAK
Ataria erabiltzean, baldintza hauek bete beharko dira, eta aldizka egunera daitezke. Era berean, atariaren arduradunek eskubidea izango dute webgunea, eskainitako zerbitzuak eta atarian lor daitekeen informazioa aldatzeko. Ataria erabiltzean, erabiltzaileak baldintzak ulertu eta espresuki onartzen dituela irizten zaio.
AKTING-en arduradunek eskubidea izango dute zerbitzua eta/edo atariko edukiak hainbat irizpideren arabera aldebakarrean hobetzeko, aldatzeko edo kentzeko.
3. ATARIAREN SARRERA ETA ERABILERA BALDINTZAK
Betebeharrak eta erantzukizunak: erabiltzaileak konpromisoa hartzen du ataria modu onean erabiltzeko eta erabilera ilegalik edo fede onaren eta lege-ordenamenduaren kontrako jarduerarik ez egiteko (adierazpen gisa eta sakondu gabe), AKTING, haren hornitzaileen edo hirugarrenen sistema fisikoetan eta logikoetan kalterik ez eragiteko, sarean edo aipatutako kalteak eragin ditzaketen sistema fisikoetan edo logikoetan birus informatikorik ez sartzeko edo hedatzeko, eta pertsonen edo familien ohorea edo intimitatea edo hirugarrenen irudia kaltetu edo hautsi dezakeen ezer edo ilegala edo bidegabea den ezer ez egiteko.
Halaber, AKTING-ek ez du erantzukizunik izango edozein erreklamazio judizialen edo estrajudizialen aurrean.
AKTING ez da inolaz ere erantzule izango atariak behar bezala ez funtzionatzeagatik, mantentze-lanen eta antzekoen, zerbitzarien edo nazioarteko operadoreen intzidentzien edo erabiltzailearen ekipoa gaizki konfiguratu izanaren ondorio direnean edo ataria erabiltzeko beharrezkoak diren sistema informatikoei eusteko nahikoak ez direnean.
AKTING-ek atariaren erabilera okerra eta gainontzeko baldintzak ez betetzeak jarraituko ditu, erabiltzailearen kontua blokeatu edo ezabatu ahal izango du, baita legeak horiekin bat datozen ekintza zibil eta penalak baliatu ere.
Jakinarazpenak eta notifikazioak: Komunikazio eta jakinarazpen guztiak eraginkorrak izango dira, mezu elektronikoz erabiltzaileak emandako e-mailera egiten direnean. Erabiltzaileak AKTING-eri jakinarazi behar dio horrek egoki deritzon gertaerez jakinarazteko duen helbide elektronikoko datu pertsonalen edo helbide elektronikoko edozein aldaketaz. Erabiltzaileak espresuki aitortzen du datu horiek berak eman dituela eta erabat benetakoak direla.
4. COOKIEAK ETA ESTEKAK
Atariak cookieak erabiltzen ditu. Cookie deitzen zaie erabiltzailearen terminalean dauden informazio-fitxategi fisikoei, eta erabiltzaileari atarian nabigatzen laguntzeko dira. Erabiltzaileak nabigatzailea konfiguratu dezake, fitxategi horiek instalatu ez daitezen.
Atariaren erabiltzaileek ez dute bertan egon daitezkeen esteken gaineko erantzukizunik hartzen, ez baitute horien gaineko kontrolik. Hortaz, erabiltzaileek beren erantzukizunpean sartzen dira edukietan eta horiek arautzen dituzten baldintzetan.
Era berean, esteka bat jartzeak ez du inolaz ere esan nahi AKTING eta estekatzen den webgunearen jabeak loturarik dutenik, ezta bertako edukiak onartzen eta onesten direnik ere.
5. PRIBATUTASUN POLITIKA
Erabiltzaileak ematen dituen datu pertsonalak Aktingen jabegoan geratzen dira. Akting Datu Pertsonalei buruzko (EB) 2016/679 Araudia betetzera behartzen da eta jakinarazten da atariaren bidez ematen diren datuak isilpean tratatuko direla. Erabiltzaileen datu pertsonalak atariaren bidez eskaintzen den zerbitzua administratzeko, kudeatzeko eta hornitzeko soilik erabiliko dira, baita erabiltzaileak eskatutako informazioa bidaltzeko ere.
Era berean, Datu Pertsonalen Babesari buruzko (EB) 2016/679 Araudiak ezarritakoaren arabera, jakinarazten dizugu zure datuak atzitu, zuzendu, ezeztatu eta aurkaratu ditzakezula helbide honetan: Donostiako Parke Teknologikoa, Mikeletegi 83 - 1, 20009 Donostia edo info@akting.eu helbidean.
Erabiltzaileak bermatzen du emandako datu pertsonalak benetakoak direla, eta bere gain hartzen du horietan egon daitezkeen aldaketak jakinarazteko ardura. Erabiltzailea izango da inprimakiak datu faltsuekin, zehaztugabeekin, osagabeekin edo eguneratu gabeekin betetzeagatik AKTING-ek edo hirugarrenek eduki ditzaketen kalte zuzenen eta zeharkakoen erantzule.
AKTING-ek behar beste neurri hartu ditu datu pertsonalak baimenik gabe aldatu, galdu, tratatu edo atzitzea saihesteko, teknologiaren uneoroko egoera ezagututa. Hala ere, erabiltzaileak kontuan izan behar du Interneteko segurtasun-neurriak ez direla gaindiezinak.
Atariko inprimakia betetzean, erabiltzaileak espresuki onartzen du, AKTING-ek haren datu pertsonalak aipatutako fitxategian gorde ditzan. Inprimakiak betetzen duenaz bestelako pertsona fisiko baten datu pertsonalak eman behar badira, aurrena hemen jasotako edukiak jakinarazi beharko zaizkio.
AKTING-ek atariko erabiltzaileen IP helbideak gorde eta erabili ditzake, trafikoa aztertzeko, ataria kudeatzeko eta erabilpenaren jarraipena egiteko. AKTING-ek ez ditu inolaz ere IP helbideak informazio pertsonal identifikagarriarekin lotuko. Horrez gain, AKTING-ek web analisirako zerbitzuak erabil ditzake (esaterako: Google Analytics edo antzeko tresnak), webguneari erabiltzaileek egiten duten erabilera aztertzen laguntzeko.
6. JABEGO INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA
www.akting.eu web gunearen eta bertako edukien (testuak, irudiak, audioa, bideoa, diseinuak, kreatibitatea, softwarea) jabego industrialeko eta intelektualeko eskubideak Akting Ingenieritza SL-renak edo kasuan kasuko hirugarrenenak dira.
Erabiltzaileak elementu guztiak bistaratu, inprimatu, kopiatu eta bere ordenagailuko disko gogorrean edo beste edozein euskarri fisikotan biltegiratu ditzake, modu pertsonalean eta pribatuan erabiltzeko badira soilik eta esklusiboki. Hortaz, erabat debekatuta dago merkataritzarako erabiltzea, banatzea, aldatzea edo deskonpilatzea.
7. IRAUPENA ETA AMAIERA
Zerbitzuak, printzipioz, iraupen mugatua du. Hala ere, AKTING-ek baimena du zerbitzua edozein unetan amaitutzat emateko edo eteteko, erabiltzaileei hamabost egun aurretik abisua emanez.
Baldintza hauetan edozein desadostasun egonez gero, aldeek araudiaren arabera dagozkien Epaitegiei eta Auzitegiei men egingo diete.
Kontaktua
×Edozein unetan eskuragarri
Zuk aukeratutako bidalketa puntuan erosketa eskuragarri duzunean, SMS bat iritsiko zaizu Hapiicken jasotzeko.
Aurrekoa
Bibe
Hurrengoa
Korrika